Musika eskolaren matrikula epea zabalik

Guaixe 2015eko ekainaren 25a

Olatzagutiko Udal Musika Eskolak heldu den ikasturterako matrikulazio epea zabalik du dagoeneko. Irailaren 4ra arte izena eman daiteke, udaletxetik pasaz. Eskolak honako ikasketak eskaintzen ditu: pianoa, saxofoia, gitarra, gitarra elektrikoa, bateria, eskusoinua, trikitixa, musika eta mugimendua, abesbatza eta instrumentu taldea.