Olias txapelduna Mediterraneoko Abiadura Txapelketako laugarren proban

Guaixe 2015ko eka. 30a, 10:47
Olias.

Lasterketa Nafarroako Zirkuituan jokatu zen, Los Arcosen

Asteburuan Mediterraneoko Abiadura Txapelketako laugarren lasterketa jokatu zen Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituan. Aldi berean Zona Norte txapelketako baliagarria zen bigarren proba zen. Pilotuek 14 itzuli eman behar izan zizkioten zirkuituari guztira 55,1 km osatuz, bero sapa izugarriari aurre eginez. Juan Mari Olias pilotu irurtzundarrak (Kawasaki) lan bikaina egin zuen. Bigarren itzulirako txapelketako buruan kokatu zen eta erritmoari eutsi zion. Berarena izan zen probako bueltarik azkarrena (hirugarren bueltan, 1:45.369). Abantaila ongi kudeatzen jakin zuen eta proba irabazi zuen (25:08.447), Oscar Borrajo bigarrenari 12 segundo aterata (15:20.983).