Udako euskarazko aisialdia

Guaixe 2015ko uzt. 9a, 09:11
Euskarazko aisialdi programako parte-hartzaileak.

Udarako euskarazko aisialdi programaren eskaintza egin du Olatzagutiko Udalak. 5 eta 12 urte bitarteko 88 haur parte hartzen ari dira. Zortzi taldetan daude banatuta, D ereduko bost eta B ereduko 3. Haietaz bederatzi begirale arduratzen dira. San Juan bezperan hasi zen Udan Euskaraz programa eta garilaren 17ra arte luzatuko da.

Astegunetan 10:00etatik 13:00etara elkartzen dira haurrak. Eguraldia lagun, ur jolasak egin dituzte. Zientziarekin ere ausartuko dira eta esperimentuak eginen dituzte. Gorputza margotu, ukenduak egin, mugimendua landu, apar festa… denetariko dinamikak programak irauten duen lau asteetan.