Fernando Urra Villenako podiumean

Guaixe 2015ko uzt. 21a, 09:19

Villenan jokatutako Munduko Supermotard Txapelketako SM Open mailan hirugarrena izan zen olaztiarra

Uztailaren 11n eta 12an Munduko Supermotord Txapelketa jokatu zen Valentzian, Villenan. Fernando Urra pilotu olaztiarrak SM Open mailan parte hartu zuen eta emaitza bikaina lortu zuen, podiumera igo baitzen, hirugarren postua lortuta.

Supermotarda asfaltoa eta lurra konbinatzen dituen modalitatea da. 15 minutuko bi lasterraldi egin behar izan zituzten pilotuek eta egiten zuen bero sapak are gehiago zaildu zuen proba. Fernando Urra zortzigarren postuan egin zuen irteera eta lehen lasterketan bosgarren postura igotzea lortu zuen, izugarri arriskatu eta gero. Zirkuitu berriari primeran egokitu zen Urra eta denborak jaisten joan zen olaztiarra. Horrela, bigarren lasterraldian hirugarren postura igotzea lortu zuen eta postu horri eutsi zion. Bi lasterketen denborak kontuan hartuz proba hirugarren postuan despeditu zuen Urrak.