70eko hamarkadara musika bidaia

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 11:53

Domekan, 1:00etan, Olatzagutiko Clinker tabernan.

Woodstock Blues Band entsegurik egiten ez duen taldea da. Taula gainera igo eta jo! Horixe egiten dute. Laukoteak rock and rolla, bluesa, rythm’n’bluesa, funkya, soul eta 70. hamarkadako bestelako doinuak jotzen du. Iruñerrikoak, eskarmentu handiko musikariek osatzen dute taldea: Gabriel Saretzky (gitarra eta ahotsa), Juanjo Ojeta (gitarra eta ahotsa), Patxi Garro (baxua eta ahotsa) eta Dani Lizarraga (bateria).

Bideoa