Olaztiko Santa Ana festetako txupinazoa 2015

Guaixe 2015ko uzt. 24a, 14:29

Izaskun Beunzak eguerdian piztu du Santa Ana festei hasiera ematen dien etxajua. Astelehenera arte festa giroa nagusi izanen da Olatzagutian.

Olaztiar txikienak ere batu dira festara. Azken jaio berriak (batek 9 egun besterik ez) udalaren zapi gorri bana jaso dute. Kultur etxetik ttattarra lepoan zutela atera dira Maider, Aritz, Ziortza, Karen, Ander, Enara, Ane, Idoia, Egoi, Laura, Izan, Andrea, Xabier, Maialen, Hegoi eta Aimar.

Bestalde, festetako kartel lehiaketako hiru sarituek euren saria eskuratu dute. Haurren mailakoa Maren Arrizabalaga Otxoaerrarterendako izan da. Gazte mailakoa Naroa Garcia Aristurendako eta helduen mailakoa, azkenik, Ibai Barandiaran Albizturrendako.