Gobernu ordezkariak banderengatik helegitea jarri du

Guaixe 2015ko uzt. 28a, 09:10

Ostiraleko txupinazoan Olatzagutiako kultur etxean herriko eta Nafarroako banderak eta ikurrina zeuden. Carmen Alba gobernu ordezkariaren arabera Nafarroako Ikurren Legea urratu zen Espainiako bandera ez zegoelako eta haren ordez ikurrina zegoelako. Albak gaztigatu duenez, etorkizunean lege hori betetzen ez duten udalak salatu eginen ditu.