Olaztik baditu txapeldunak

Guaixe 2015ko uzt. 30a, 11:08

Murgiondo-Mariezkurrena gailendu ziren XLIV. San Migel Pilota Txapelketako 22 urtez azpikoen finalean. Guztira 14 final jokatu ziren



Apirilaren bukaeran hasi zen Olaztiko San Migel elkarteak eta Sutegi klubak antolatutako XLIV. San Migel Pilota Txapelketa. Guztira 52 bikote lehiatu dira, gehienak nafarrak, baina baita gipuzkoarrak eta arabarrak ere. Bestalde, 194 bikote lehiatu dira kategoria txikiko San Migel-Sutegi txapelketako finaletan, Euskal Herrikoak eta Errioxakoak. Olaztiko Santa Ana festetan txapeldunak jakiteko garaia iritsi zen. Larunbatean kategoria nagusiko finalak jokatu ziren eta igandean, aldiz, kategoria txikikoenak. Final bikainak izan ziren, 14 final guztira, 5 kategoria nagusian eta gainontzekoak txikietan.

Nagusietan aipatzekoa da 22 urtez azpiko afizionatuen finala etxean geratu zela, Murgiondo etxarriarrak eta Mariezkurrenak 22-11 hartu baitzituzten menpean Txiapuso eta Aranguren. Gainontzeko finaletan denetarik ikusi ahal izan zen eta kategoria txikietan, esaterako, Garmendia-Imazek (Arbizu) umeen lehen mailako txapelari eusteko gai izan ziren.

Antolatzaileak, beste behin, pozik daude txapelketak utzitakoarekin. Parte-hartzea bikaina izan da eta pilotariek eskainitako ikuskizuna, borobila. Festetan ospatzeko modukoa. Hurrengoan 44. edizioa etorriko da.

43. San Migel txapelketako finalak (nagusiak)
Lau t´erdian: Eneriz 5 / Etxeberria 18
3. maila: Jokin-Muñoa 18 / Mendoza-Mendoza13
2. maila: Eneriz-Borrega 6 / Muñoa-Insausti 18
1. maila: Urteaga-Lauzirika 18 / Nogueira- Sueskun 17
22 urtez azpikoak: Murgiondo-Mariezkurrena 22 / Txiapuso-Aranguren 11

San Migel-Sutegi txapelketako finalak (kategoria txikiak)
Txikiak: Mintegi-Kerejeta (Idiazabal) 18 / Hegoi-Aitor (Olazti) 13
Umeak 2: Perez-Bernalte (Elorrio) 12 / Barandiaran-Otegi (Zegama) 18
Umeak 1: Garmendia-Imaz (Arbizu) 18 / Unax-Iker (Etxarri Aranatz) 15
Kimuak: Egiguren-Labaka (Azpeitia) 11 / Artaraz-Emaldi (Zeanuri) 18
Haurrak 2: Barranko-Senar (Etxarri Aranatz) 4 / Larrazabal-Arandia (Amurrio-Dima) 18
Haurrak 1: Yuste-Muguruza (Laudio) 18 / Igoa-Irisarri (Zizur-Barañain) 5
Kadeteak 2: Otxoa-Lazkoz (Etxarri) 18 / Bordege-Garai (Zaramaga-Gasteiz) 16
Kadeteak 1: Sagasta-Azkarraga (Elorrio) 6 / Egiguren-Murua (Azpeitia-Arrasate) 18
Gazteak: Elola-Roldan (Bidania-Goiatz-Zizur) 7 / Egiburu-Garmendia (Lazkao) 18