Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa aurki

Guaixe 2015ko ira. 9a, 14:42

Irailaren 26an jokatuko da eta 23ra arte eman daiteke izena

Irailaren 26an jokatuko da IX. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, 10:00etan (23,2 km, 1.367 m desnibel positiboa). Izena ematea zabalik dago irailaren 23ra arte. Horretarako www.olatzagutia-urbasa.net web gunera jo behar da. Aurreko urtean 283 korrikalarik hartu zuten parte eta Aritz Egeak irabazi zuen. Tartean ia 50 sakandar lehiatu ziren eta azkarrena Jose Luis Beraza uhartearra izan zen, helmugara zazpigarrena iritsi eta gero.