Biguriren bakarrizketa

Guaixe 2015ko ira. 11a, 14:01

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Barandi tabernan.

Kike Biguri showmanak mikrofonoa hartuko du Olatzagutian bakarrizketa eskaintzeko. Ibilbide luzeko umoregilea Así es la vida izenburuko bakarrizketa eskainiko du; barre egiteko aitzakia emanen du. Izan ere, bere saioan Bigurik sexua, erditzeak, haur ipuinak, telebistako serieak, kirola, emakumeak eta gizonak, komunikazioa eta beste izanen ditu hizpide, aho bizarrik gabe.

Eskarmentu handia du Bigurik. Aktorea hainbat telebista serietan paperen bat jokatu du: Que vida más triste, Vaya semanita, Escenas de matrimonio, Hermanos y detectives, Hombres de Paco, Museo Cocconut…