Olatzagutiko kultur ekitaldietarako sarrerak, saretik

Guaixe 2015ko ira. 17a, 08:14

Antzezlan bat Olatzagutiko kultur etxean.

Olatzagutiko Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatzen dituen ekitaldietarako sarrerak orain arte udaletxean edo emanaldiaren egun berean kultur etxean eskuratu zitezkeen. Pasa den asteaz geroztik Olatzagutiko kultur saioez gozatu nahi dutenek sarrera eskuratzeko aukera berria dute: udalaren web orria, www.olazti.com. Han sartu eta eskuinean dagoen kultur etxea, sarrerak bannerrean klikatuz erosi daitezke sarrerak.