Motorrak berotzen

Guaixe 2015ko ira. 17a, 11:55

Lastailaren 3an jokatuko da Urbasako igoera, larunbatarekin. 14:00etan entrenamendua eginen da eta segidan probako bi txandak

Sakana Motorsport taldeak, hainbat entitateren laguntzarekin, 35. Urbasako igoera antolatu du lastailaren 3rako. Urbasakoa proba mitikoa da eta pilotu eta zale ugari espero dira Olaztin eta Urbasan. Proba Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Sportech Iparraldeko Mendiko Openerako baliagarria izango da.

Izena ematea zabalik
Proban izena ematea zabalik dago, (www.fotomotor.es). Pilotuek 5, 7 kilometro osatu beharko dituzte, Olaztin hasita -38,050 kilometro puntua- Urbasako portu gaineraino -32,220 kilometro puntua-. Errepidea goizeko 9:00etan itxiko da. Autoen egiaztapenak 9:00etatik 12:30era eginen dira eta entrenamendua 14:00etan hasiko da. Ondoren bi txanda jokatuko dira.