Gaurtik, festa

Guaixe 2015ko ira. 25a, 10:13

San Migel festak gaur hasi eta asteburu guztia hartuko dute, sainduari eskainitako asteartearekin batera. Egitarau zabalean domekako artisau azoka nabarmentzen da. San Migel plazan 21 artisauk euren mozkinak salgai jarriko dituzte. 

Artisauak
La Crafetera                      Iruña         Imitaziozko bitxiak eta osagarriak
Felix Larrañaga                  Berriz        Egurra
Jabones Gala                     Barañain    Eskuz egindako xaboiak
Taller Y-poranga                 Iruña         Zilarrezko bitxigintza eta harribitxi landuak
Handkraft zeramika            Ihabar       Zeramika artistikoa
Mariposas y Palabraderas    Iruña         Azetatozko tximeleten konposizioa
Arte Wabi Xabi                   Miranda de Arga  Makrame eta letozko artisautza    
Kromosoma tailerra            Errenteria   Egurrezko jostailuak
E-mendi                            Bergara      Larrua
Hirustenea                        Zildotz        Erliebedun teilen dekorazioa
Eneko bitxiak                    Durango     Bitxigintza
Lizardi harri lanak             Arbizu         Harria
Javier Alvarez                   Olatzagutia  Zura, harria, larrua eta hezurra lantzea
Toñi Amado                      Olatzagutia  Eva gomaren lanketa
Legarbeko karakolak         Etxarri Aranatz Karakolak
Jeingenekoa                     Etxarri Aranatz  Esnekiak
Ogi ekologikoa                  Urdiain         Ama orearekin egindako ogi eta gozo ekologikoak
Sarabe                             Urdiain         Gazta, hestekiak eta ardi esnezko frijituak
Boluntario taldea               Olatzagutia   Asto saltxitxoia eta ardi esnezko frijituak     

Gainera
Kromosomak neska-mutilendako tailerra eskainiko du. Mila Kolore elkarteak bere postua izanen du. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuaren bidez, bestalde, Marokoko tea eta pastak dastatzeko aukera izanen da


Egitaraua
Irailak 25, ostirala
19:00etan Txupinazoa, kultur etxean. Erraldoi eta buruhandi konpartsa.
19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
20:30etik 22:00etara Los Halcones mariatxia, San  Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.

Irailak 26, larunbata
9:00etan Dianak Olazti eta Ziordiko koruekin.
10:00etan IX. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa.
13:30ean Sari Banaketa.
14:30ean Herri bazkaria, San Migel plazan, musikaz alaiturik.
19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Sabiron taldearekin.
20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Sabiron taldearekin.

Irailak 27, domeka
11:00etatik 14:00etara Artisau azoka San Miguel plazan. (Euria eginez gero kiroldegian).
11:00etatik 13:00etara Txutxu trena, Intsumisioaren plazatik.
11:30ean Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Sakanako Trikitilariekin.
12:30etik 14:00etara Arku tiro erakustaldia eta praktika, futbito pistan.
16:00etatik 19:00etara Txutxu trena, Intsumisioaren plazatik.
18:00etan Kora baleta, Senegaldik, kiroldegian.
19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
19:30etik 22:00etara Dantzaldia Dj Raiztirekin, San Migel plazan.
20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.

Irailak 29, asteartea, San Migel.
11:30etik 13:30era Irabiaki dibertigarri eta cupcakes tailerra, San Migel plazan.  
18:00etan KM  0 antzezlana, La Banda taldea, San Migel plazan.
19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etan Kakahuete, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.