UPNk Ikurren Legea ez betetzeagatik udala salatu du

Guaixe 2015ko urr. 1a, 17:44

San Migel festak kultur etxetik piztutako etxajuarekin hasi ziren Olatzagutian pasa den ostiralean. Kultur etxean herriko bandera, “independentziazaleek erabiltzen duten Nafarroako bandera” eta ikurrina izan zirela gaztigatu zuen UPNk. “Berriro ere ez da Ikurren Legea bete, Espainiako, Nafarroako eta Europako banderarik izan ez zelako” eta alkatetzako taldeari “festak politizatzea” leporatu dio UPNk. Udaletxeko bilkura gelan eta alkatearen gelan banderarik ez dagoela gaineratu du. Horregatik, erregionalistek Foruzaingoan salaketa jarri dute.