Literatura-hitzordua Olatzagutian

Olatzagutiko liburutegiak literatura tertulia antolatu du azaroaren 13rako, ostirala, 21:00etan. Liburutegian bertan elkartzeko gonbitea luzatu diete olaztiarrei. Literaturaren abaroan elkartu nahi dutenek Lionel Shriverren Tenemos que hablar de Kevin liburua irakurria izan beharko dute.