Kantu modernoen bertsio lirikoak

Guaixe 2015ko urr. 23a, 12:49

Larunbatean, 20:00etan, Olatzagutiko kultur etxean.

Disei opera band seikote bat da. Hiru abeslari daude taldean, baxu baritonoa, sopranoa eta tenorea. Eta haiekin batera hiru instrumentu jole (biolina, gitarra klasikoa eta akordeoia). Osagai horiekin zuzeneko musika ahots handiekin laguntzen dute. Eurena talde modernoen bertsio lirikoak egitea da. Musika pieza ezagun eta egungoen moldaketa horiek publiko guztiendako gustagarri bihurtzen dituzte. Hala, Queen, Abba, Frank Sinatra, Ennio Morricone, Toni Braxton eta beste hainbaten bertsio lirikoak egiten dituzte. Taldea orain dela urte batzuk Olatzagutiko Santa Ana festetako eguerdiko kontzertu batean aritu zen eta olaztiarren gustukoa izan zen orduan.