Sutegi futbol taldeko jokalari ohien topaketa

Erkuden Ruiz Barroso 2015eko urriaren 27a

Sutegi futbol taldeko jokalari ohiek topaketa egin zuten larunbatean Olaztin. 70 futbolari ohi baino gehiago bildu ziren, bazkari eta guzti. Gaur egun Sutegin aritzen diren neska-mutikoek areto futbol partida jokatu zuten, jokalari ohiekin talde argazkia atera zuten eta baloia jaso zuten opari.