Lapuente eta Goikoetxea hirugarrenak Alfaron

Guaixe 2015ko urr. 29a, 11:43
Javier Goikoetxea Urbasako igoeran.

IV. Alfaro Hiria Lur Eremuan aritu zen Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra, Ruben Lapuente pilotuarekin taldea osatuta

Urriaren 18an IV. Alfaro Hiria Lur Eremua rallya jokatu zen Alfaron. 24 taldek lortu zuten egin beharreko hiru eremuak osatzea. Irabazleak Jose Javier Izagirre eta Eneko Gomez euskaldunak izan ziren, 20 minutu pasako denborarekin (Lancer EVO IX, 20:04.700). Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarrak Ruben Lapuente pilotuarekin bikotea osatu zuen (Clio Sport). Hirugarrenak sailkatu ziren, 42 segundora (20:46.100).