Baso aprobetxamendua enkantera

Guaixe 2015ko aza. 10a, 12:31

Olatzagutiako Udalak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendua saltzeko. 1.621 haritz kandugabek osatutako lote bakarra da udalak enkantean saldu nahi duena, 678,4 metro kubiko zur eta 1.401,2 metro kubiko enbor txiki-egur egiten dutenak. Sagarminsaroi, Kintanatxiki, Muskilin alderdietan eta zati txiki bat Lesundegi alderdian, Altzania eta Basabeko herri basoan. Lotearen hasierako prezioa 132.596,76 eurokoa da (BEZ kanpo). Eskaintzak Olazagutiko udaletxean aurkeztu beharko dira, hilaren 27ko 14:00ak aurretik.