Olatzagutiako Udaleko Berdintasun Batzordeak Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu olaztiarrak. Emakume eta neskenganako indarkeria guztien aurka leloa du egitarauak eta estreinakoz Nafarroako Berdintasun Sare teknikariekin lankidetzan prestatu da.
Emakumeek publizitatearen bidez pairatzen duten indarkeria sinbolikoari buruzko argibideak eman zituen Maria Castejonek herenegun. Gaur, kultur etxean emanen den filmaren gaia ablazioa edo emakumeen genitalen mutilazioa da. Sahara azpiko hainbat herrialdetan indarrean dagoen praktika hori Europako neska batzuek pairatzen dute. Waris Dirieren istorioaren bidez indarkeria horren berri jasoko dute ikusleek.
Ablazioaren kultura gakoak eta harri buruzko mitoen inguruko argibide gehiago emanen ditu asteazkenean Fatima Djarra iruindarrak. Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko kidea eta ablazioaren kontrako ekintzailea da. Indomable (Peninsula, 2015) liburuan bere esperientziaren berri eman du. Asteazkenean bere lekukotza jaso ondoren, Emakumeenganako eta neskenganako indarkeria guztien aurka leloa duen kontzentrazioa izanen da San Migel plazan.
Egitaraua
Azaroak 20, ostirala
22:00etan Flor del desierto filma.
Azaroak 25, asteazkena
18:30ean Fatima Djarraren (Munduko Medikuak GKE) hitzaldia: Claves culturales y mitos sobre la mutilación genital femenina.
20:00etan Kontzentrazioa San Migel plazan: Emakumeenganako eta neskenganako indarkeria guztien aurka.
Azaroak 27, ostirala
22:00etan Plataforma Tiranteren La máquina del dueño antzezlana.