Haurren eskubideen eguna ospatzera

Guaixe 2015ko aza. 20a, 12:11

Gaurko eguna, azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Eguna da. Azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak gaurko egunez, 1959an, Haurren Eskubideen Aldarrikapena egin zuen eta haurrek haurtzaro zoriontsua izateko eskubide unibertsalak finkatu zituen. Hori dela eta, Akelarre Ludotekan gaur nazioarteko egun hori ospatuko dute. Haurrek trukea, tailerra eta txokolate-jana izanen dute.

Aldarrikapenean jasotako printzipioak
1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.

2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.

3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.

4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.

5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.

6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.

7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.

8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.

9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.

10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.