Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kontzentrazioak 50 bat pertsona elkartu zituen atzo. Hau ez da gure bakea, autodefentsa feminista leloa zuen pankarta zabaldu zuten. Sexu indarkeriarekin bukatzea “guztion ardura, jendarte guztiarena” dela aldarrikatu zuten. Aurretik, Fatima Djara Sani munduko hainbat emakumek pairatzen duten ablazioari buruzko hitzaldia eman zuen.