Barre egiteko bakarrizketa

Guaixe 2015ko abe. 11a, 12:09

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiako Barandi tabernan.

Stephy Llaryora umoregile polifazetikoa Olatzagutian izanen da gaur. Bere bakarrizketan 30 urte beteak dituzten emakumeei dagozkien rolei buruz ariko da. Bera, ezkongabea eta haurrik gabe, bikote “frikiekin”. Beste aldean, lagunak, amak dira edo ezkonduak daude. Eta batetik eta bestetik “bere adineko emakume bati dagokion moduan zentzatzeko eskaerak”. Halako eta bestelako eskaerak, rolak, boluntarioak diren edo gizarteak ezarritakoak galdetuko dio bere buruari, umorez.