Nafarroako Gobernuak iraungia eta, beraz, baliorik gabe utzi du Cemetos Portland Valderrivas enpresak Olatzagutiko zementu fabrikan erregai alternatiboen balorizazioa egiteko zuen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPrSaren). Helburua zen: “arriskurik gabeko zenbait hondakinen balorizazio energetikorako beharrezkoak diren instalazioak definitzea, haiek Olaztiko zementu fabrikan erregai alternatibo gisa erabilita zementua produzitzeko prozesuan”.
Erabakia onartu zenetik eta enpresak inolako lanik eginez duenez, Nafarroako Gobernuak baimena iraungitzat jo du. 2013ko ilbeltzaren 16an jaso zuen enpresak baimen hori. Udalaren araudia gainditzeko hartutako erabakia izan zela salatu zuten Olatzagutiako Udalak eta 3MB plataformak. Aipatutako data berean Portlandek zementu fabrikan erregai alternatiboen balorizazioa egiteko Ingurumen Baimen Integratua jaso zuen. Nafarroako Gobernuak Baimen hori ere iraungitzat jo du. Enpresak alegaziorik ez du aurkeztu.
Baimena jaso eta bi urtetan beharrezko lanik egin ez duelako porlandegiaren beste bi baimen iraungitzat jo ditu gobernuak azken lau hilabeteetan: hondakinak erretzeko baimena (irailaren 16an) eta magnesita egiteko baimena (azaroaren 27an).