Giro bikaina Olaztiko San Silbestrean

Guaixe 2016ko urt. 4a, 13:39

Senior mailan Egoitz Aldaz eta Miren Lezea gailendu ziren

Urteko azken egunean 14. San Silbestrea jokatu zen Olaztin. Benjaminen, kimuen, gazteen eta seniorren mailako lasterketak jokatu ziren, giro bikainean. Senior mailan, gizonezkoetan Egoitz Aldaz izan zen txapelduna, Ruben Mendietaren eta Ekhi Imazen aurretik. Emakumezkoetan, aldiz, Miren Lezea gailendu zen, Vanessa Galbete eta Amaia Aristuren aurretik.