Sutea eta sustoa

Guaixe 2016ko urt. 11a, 14:13

Etxe bati itsatsia eta sutarako egurra eta bestelako tresnak gordeak zituzten estalpe batek su hartu zuen larunbat goizean. 6:41ean jaso zuen SOS Nafarroak deia. Etxean bizi ziren adineko bikotea jabetu zen suteaz eta haiek gaztigatu zituzten larrialdi zerbitzuak. Kea arnasteagatik arinki toxikatu ziren eta Altsasuko osasun etxera eraman zituzten, anbulantzian.

Bi familia bakarren artean zegoen estalpea, Otadiako bidean (kiroldegiaren inguruan). Sua Altsasuko eta Iruñeko parkeetako suhiltzaileek itzali zuten. Guztiz itzali arte han gelditu zen suhiltzaileen talde bat. Suak estalpea txikitu eta bi etxeetako zeharreko fatxadak belztu zituen.