Guraso eskolan izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko urt. 13a, 08:31

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Akelarre ludotekak antolatuta Guraso Eskola bueltan da. 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako ekimena da Guraso Eskola. Berdinen arteko harreman tratu egokiez aritzeko elkartuko dira. Bost saio izanen dira (ilbeltzak 19, otsailak2, martxoak 8, apirilak 12 eta maiatzak 17), astearteetan, 15:00etatik 16:30era, Akelarre ludotekan bertan.

Izen ematea
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, 948 467 662