San Sebastianen hitzordua

Guaixe 2016ko urt. 20a, 08:05

Urbasako portuko bide bazterrean dagoen San Sebastian ermitan ezohiko mugimendua izanen da heldu den asteazkenean. Ermitako titularraren eguna izanik, hainbat olaztiar pasako dira ermitatik eta, atzera ere, bilgune bihurtuko da.

Egitaraua
12:00etan Meza.
13:00etan Otordua. San Sebastian auzokoek prestaturik.
17:00etan Arrosarioa.
17:30ean Txokolatea erroskilekin, ermitan.
19:30ean Ardo eta gazta banaketa, pilotalekuan. Trikitixek alaitua.