Izerberg doinuak

Guaixe 2016ko urt. 15a, 18:05

Usurbildik datorren taldea da Izeberg. 2013an Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren mintzoa taldeetan aritutako lau musikari elkartu ziren. 2014ko maiatzerako beraiek ekoiztutako diskoa kalean zuten, Azalera. Haren aurkezpen bira despeditzeko geldialdia eginen dute Olatzagutian.  Rock doinuak eskainiko dituzte Ixak Arrutik (ahotsa eta gitarra), Antton Aranburuk (gitarra), Beñat Urteagak (baxua) eta Jokin Irastorzak (bateria). Bihar Maisuenea gaztetxean dago hitzordua jarrita.