Izaskun Beunza hamaikagarrena Nafarroako Kros Laburreko Txapelketan

Guaixe 2016ko urtarrilaren 19a

Javier Nagore eta Ana Ollo izan ziren txapeldunak

Tuterako Santa Quiteria zirkuituak hartu zuen, igandean, Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa. Gizonezkoetan Javier Nagorek (Ardoi) lortu zuen 3.825 metrotan gailentzea (11:17), Jouad Boualame (Ribera Atletico, 11:42) eta Marcos Yaniz (Pamplona Atletico, 11:46) korrikalarien aurretik. Emakumezkoetan, Ana Ollo (Beste Iruña) izan zen azkarrena (13:32), Hiru Herriko Vanesa Pacha (13:50) eta Pamplona Atleticoko Alicia Carrera (14:20) korrikalarien aurretik. Izaskun Beunza olaztiarra hamaikagarrena sailkatu zen (14:49).