Udalarendako hirigintza aholkularitza

Guaixe 2016ko urt. 21a, 12:22

Olatzagutiako Udalak hirigintza aholkularitza kontratatzeko deialdia egin du. 40.320 euro bideratu ditu horretara. Urte baterako kontratua izanen da, gehienez ere laura arte luzatu daitekeena. Interesatuek euren eskaintzak Olatzagutiako udaletxean otsailaren 5era arte aurkeztu ditzakete.