Gaztetxokoa sortzeko sinadura bilketa

Guaixe 2016ko urt. 22a, 09:58
Gaztetxoak baloiarekin jolasten.

Udalari gaztetxokoa sortzeko lokala eskatzen diote.

Guraso talde batek sustatu du gaztetxokoa sortzeko sinadura bilketa. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta legoke lokala. Jasotzen dituzten sinadurak udalari aurkeztuko dizkiote, gaztetxokoa sortzeko lokala utz dezan. Guraso horiek argudiatzen dutenez, adin horretako gaztetxoak “gurasoez lagunduta jolasteko helduak dira eta eskaintza ludikoa dagoen beste toki batean sartzeko gazteegiak dira”.

Sinadura bilketaren sustatzaileek diotenez, “zerbait egiteko Olatzagutian nahikoa gazteria dugu eta, horrela, herrian gelditzea lortzeko; kanpora joateko tentazioa kenduz, esaterako, Altsasura, non eskaintza ludikoa baduten”. Negu “luzean” gaztetxo horiendako inolako espaziorik ez dagoela gaztigatu dute gurasoek. “Igandean kiroldegia itxita dago eta frontoiaren erabilera adinduendako arautua dago. Igande euritsu eta hotzetan zer egiten dute?