Ebakuntza baterako diru bilketa

Guaixe 2016ko urt. 21a, 19:34

Nicolek sei urte ditu. Olaztiarra da. Eta garun paralisia du. Beste haurrak bezala, eskolara joaten da. Olatzagutian bertan. Ikastetxean heziketa bereziko laguntzaile bat du une oro. Haurraren bizi kalitatea hobetzeko familiak atzerrian ebakuntza bat egin nahi dio. Garestia da eta diru bilketari ekin dio. Eta Olatzagutiako eskola komunitateak bat egin du diru bilketarekin, ebakuntza haurrarendako eta bere garapenerako ona izanen dela uste dutelako. Eskola komunitatea laguntza eskaintzeko prest azaldu da eta diru bilketan laguntzen ari da.

Ekarpenak egiteko kontu korrontea
ES33 2100 5365 2301 0002 9770