Magiaz blaitzera

Guaixe 2016ko urt. 22a, 18:10

Domekan, 17:00etan, Olatzagutiako kultur etxean.

Hator Magiara ikuskizuna ekarriko du Tor magoak Olatzagutiara. Familia osoak gozatzeko moduko emanaldia horretan umorea eta parte hartzea izanen dira. Baita magia ere, jakina. Tor magoak txikienak bere trukuekin txikienak harritu eginen ditu. Eta, aldi berean, magia egiten jarriko ditu. Parte hartzea ikuskizunaren zati baita. Magia eskola txikia bihurtuko da une batez Olatzagutiako kultur etxea.