Olazti, Sakanako irristalarien topaleku

Guaixe 2016ko urt. 22a, 12:24

Bihar, 17:00etan, Sakanako Irristaketa Topaketa izanen da Erburua kiroldegian

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du Sakanako Irristaketa Topaketa. Olaztin izanen da, bihar, larunbatean, 17:00etan, Erburua kiroldegian. Ekimena antolatzeko Sakanako Irristaketa Taldearen eta Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilgo irristaketa taldeen laguntza izan du Mank-ek, Olaztiko Udalarenaz gain. Sakanako irristalariak elkar ezagutzea eta irristaketaz gozatuz egun polita pasatzea da topaketaren helburua. Irristaketari lotutako jokoak, ekitaldiak eta lasterketak ez dira faltako.