Herri-inauterirako prestatzen

Guaixe 2016ko ots. 3a, 09:46

Hilaren 13an herri inauteria ospatuko da Olatzagutian. Zamar handiek eta zamar txikiek ardi narruarekin janzten dira eta halakorik ez dutenendako udalak mordo bat ditu. Herri inauteria udalaren narru batekin parte hartu nahi dutenek udaletxean eskuratu ditzakete gaurtik hilaren 11ra arte, 10:00etatik 14:00etara. Narru bakoitzagatik 20 euroko fidantza jarri beharko da.

Ospakizunen egutegia
Otsailak 6     Ageda Deuna
Otsailak 13    Herri ihotea
Otsailak 16    Haur Ihoteak
Otsailak 20    Hiri ihotea