Fernando Urra moto gidariak primerako denboraldia egin zuen iaz: 2015eko Nafarroako eta Zona Norteko (Euskadi eta Aragoi) Supermotard txapelduna izan da olaztiarra. Egindako lanaren fruitua ilbeltzaren 23an jaso zuen Urrak, Los Arcos zirkuituan 2015eko motoziklismoko sari banaketa egin baitzen. Fernando Urra bi aldiz igo zen podiumaren gorenera, Nafarroako txapeldunaren kopa eta Zona Norteko (Euskadi eta Aragoi) txapeldunaren kopa jaso baitzituen.
Bikain ibili zen Urra. Jokatutako lasterketa guztiak irabazi zituen olaztiarrak, bat izan ezik; bigarrena izan zen proba horretan. Horrek txapelduna izatea ahalbideratu dio. Emaitza bikainak sari ederra ekarri dio Urrari, Supermotardeko Zatika Team taldeko kide izatera pasa baita eta Ramos Industrial taldearen babesa izango baitu. Horrela egingo dio aurre 2016 denboraldiari. Tartean, Espainiako eta Kataluniako Txapelketa osatu nahi du.