Izaskun Beunza bederatzigarrena Nafarroako Kros Luzeko Txapelketan

Guaixe 2016ko ots. 9a, 14:54

Javier Nagorek eta Ana Ollok irabazi zuten txapelketa

Lizarrako Los Llanos parkeko zirkuituan jokatu zen Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa, igandean. Gizonezkoek 9,7 km eta emakumezkoek 7,3 km osatu behar izan zituzten. Nafarroako Kros Motzean gertatutakoa errepikatu zen, Javier Nagore (30:30) eta Ana Ollo (26:37) izan baitziren txapeldunak. Izaskun Beunza bederatzigarrena iritsi zen helmugara (30:21). Olaztiarrak aipatu digunez “lehertuta bukatu nuen, baina oso kontentu”. Kros Laburrean 11.a sailkatu zen olaztiarra, baina luzean hobeto ibili da, 9.a izan baita.