Udal kirol azpiegituretarako kudeatzaile bila

Guaixe 2016ko ots. 18a, 16:11

Erburua Olazti SL enpresa publikoak hark kudeatzen dituen udaleko kirol instalakuntzetan aritzeko kirol teknikari arduradun-koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du. Urte baterako kontratua izanen da. Interesdunek lan eskatzaileak izan behar dira eta Altsasuko enplegu bulegoan curriculuma aurkeztu beharko dute hilaren 26ko 14:00ak baino lehen.

Euskara ezagutza, C1 mailakoa (EGA edo baliokidea) eskatzen da. Ez dutenek euskara proba egin beharko dute (martxoaren 30ean, 9:30ean, udaletxean). Hautagaiek test moduko proba teorika (30 puntu gehienez) eta proba praktikoa (20 puntu gehienez) gainditu beharko dituzte apirilaren 4an, 9:30ean, udaletxean. Probak baztertzaileak dira eta hautagaiek bien puntuaketan gutxienez 35 puntu lortu beharko dituzte.