Hiri inauteriaren txanda orain

Guaixe 2016ko ots. 19a, 13:03

Maria Arrokak ostiralean inauteria iragarri ondoren zamarroak larunbatean presente izan ziren. Baina Olatzagutiko inauteri ospakizunak despeditzeko hiri inauteria falta da. Bihar lagun koadrilek taldeka mozorrotuko dira. Batzuk, gainera, gurdiak egiteko ohitura dute. Eguerdian agertuko dira, areto futboleko pistan bat eginen dute guztiek, handik herrian barrena kalejiran abiatzeko. Aurten, estreinakoz, udalak gurdi lehiaketa antolatu du. Kalejiraren aurretik izena eman beharko da irteeran bertan. Epaileek egoki jotzen badute 200 eta 100 euroko bi sari banatuko dituzte.

Kalejiraren ondoren, herri bazkaria izanen da frontoian. Bazkalondoan Los Pasai txarangak alaituko du giroa. Eta Nemux diskoaren dantzaldia izanen da 19:00etatik 23:00etara. Dantzaldian, 20:00etan gurdi lehiaketako sari ematea izanen da.