Kolore eta animazio handiarekin hasi zen hiri inauteri olaztiarra larunbatean. Estreinakoz gurdi lehiaketa izan zen. Aurreneko edizioan zazpi gurdi aurkeztu ziren. Epaileak haiek begira zeudela euren lanaren zailtasuna nabarmendu zuten. Bi sari eman beharrean zeuden eta, aurrena (200 euro), Pacha-ran gurdiaren egileei eman zieten. Afro-amerikar ilea eta diskoteka aldean zutela, hala gozatu zuten inauteriaz. Koreografia eta guzti. Bigarrren saria (100 euro) bi gurdiren artean banatu zuten: Flower Powerra aldarrikatzen zuen koadrila eta otsail betean oktober-fest alemaniarra Olatzagutiara ekarri zutenena.