Esne Beltza Sound Systema

Guaixe 2016ko ots. 26a, 10:50

Gaur, 22:30ean Olatzagutiako Barandi tabernan.

 

Trikitixarekin lagundutako hip hop, reggae, soul, rock, folk eta kunbia doinuen bidegurutzetik sortzen ditu Esne Beltzak bere doinuak. Taldearen Sound Systemak bere hiru kidek osatzen dute: Xabi Solanok (trikitixa), Zigor DZ (scratxak eta platerak) eta Pini (ahotsa). Kontzertuaren aurretik eta ondoren DZ-k bere musikarikin girotuko du taberna. Gaur Esne Beltzaren betiko kantuak abestuko ditu Pinik Olatzagutian, baina bestelako melodiekin, modu akustiko eta biluziago bat eskainiz.   

Barandi tabernak gaurkoaz aparte, heldu den ostiralerako emanaldia iragarri du. Hesian taldeko Fran eta Zuriñe akustikoan ariko dira jendaurrean.