Fran eta Zuriñe, zuzenean

Guaixe 2016ko mar. 4a, 18:33

Gaur, 22:30ean Olatzagutiko Barandi tabernan.

Hesian taldeko Fran (gitarra eta ahotsa) eta Zuriñe (ahotsa) zuzenean  ariko dira Olatzagutian gaur. Bikoteak Hesian taldearen eta beste sortzaile batzuen kantak eskainiko ditu. Guztiak beste formau batean, akustikoan, biluziago. Bai beraiek baita Hesian taldeko kideak ere asteak daramatzate entsegu lokalean proiektu berrian lanean. Izan ere, aurten Hesian taldeak 10 urte betetzen ditu, eta ospatzera doaz.