Olatzagutiko Berdintasun Lan Taldeak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta bihar hasiko den egitaraua prestatu du. Honako leloa du: Feminismoa ez da matxismoaren kontrakoa, ezberdintasunaren antidoto onena baizik. Orain inoiz baino beharrezkoagoa! Bihar bertan afaria izanen da. Txartelak udaletxean edo kiroldegian 18 eurotan eskuratu daitezke. Olaztiarrak Sakana mailako manifestazioan parte hartzera hots egin dituzte, Altsasun, asteartean.
Bestalde, Pikara, on-line magazine feministako zuzendari eta sortzaile June Fernandezek hitzaldia eskainiko du. Baita Baltistan fundazioko kide Txaro Otxandorenak ere. Azken horrek Pakistango emakumeak ahalduntzeko eta tokiko garapen endogenoa garatzeko fundazioak azken 12 urteetan egindako lana azalduko du. Gerero zapalkuntzaz aparte bizitzako gainontzeko zapalkuntzen kontra borrokatu zuten emakume sail baten berri ematen du Itziar Zigak bere liburuan, programazioa despeditzeko Olatzagutian aurkeztuko duena.
Egitaraua
Martxoak 5, larunbata
20:00etan Dando el cante, Inma la Bruja. Kultur etxean.
22:00etan Afaria, kiroldegian.
Martxoak 8, asteartea
18:30ean Auzatea, Altsasuko Gure Etxea eraikinean.
19:00etan Sakana feminista, Sakana askea!!! Eskualdeko manifestazioa, Altsasun.
Martxoak 9, asteazkena
19:30ean Camino hacia la luz. Otra mirada sobre las mujeres del Karakorum pakistani. Hizlaria: Txaro Otxandorena. Kultur etxean.
Martxoak 18, ostirala
19:30ean Vienen a violar a nuestras mujeres: desmontando los discursos xenófobos sobre violencia sexual. Hizlaria: June Fernandez. Kultur etxean.
Martxoak 22, astartea
19:30ean Itziar Zigaren Malditas, una estirpe transfeminista liburuaren aurkezpena, kultur etxean.