Elkartasun eguna bertan behera

Guaixe 2016ko mar. 15a, 16:19

Olatzagutiko Gazte Asanbladak (OGA) Baltistanekiko elkartasun eguna antolatu zuen larunbaterako. OGAko kideek jakinarazi dutenez, larunbatean “ospatu behar zen ekitaldian egon den partizipazio faltagatik behartuta ikusi gara prest zeuden jarduera guztiak bertan behera uztera”. Antolatzaileek azaldu dutenez, “egoera ikusita ezingo genituen gure helburuak bete Baltistan fundazioarekin kolaboratzeko”. Azkenik, OGAtik ekitaldian parte hartzeko asmoa zuten guztiei eskerrak eman eta barkamena eskatu diete.