Olaztiko XLV. San Migel Pilota Txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko api. 6a, 15:52

Apirilaren 21era arte eman daiteke izena

Olaztiko San Migel elkarteak eta Sutegi kluba XLV. San Migel Elkartea Pilota Txapelketa Herrikoia prestatzen murgilduta daude. Aipatu txapelketa hurrengo mailetan jokatuko da: 1. maila (goxua), 2. maila (goxua) eta 3. maila (goxua).

Izena ematea zabalik dago apirilaren 21era arte, ondoko telefonoetara hots eginez (636 889 423 (Josetxo), 617 656 276 (Fermin) eta 637 830 641 (Alberto). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu San Migel elkarteko kontu zenbakian (2100 5365 21 2100147311).