Fernando Urra lehena Los Arcosen

Guaixe 2016ko api. 7a, 13:19

Zona Norte Supermotard Txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen Nafarroako Zirkuituan

Fernando Urra olaztiarrak bikain ekin dio denboraldiari. Asteburuan Zona Norte Supermotard Txapelketako lehen jardunaldia hartu zuen Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituak. Lehen postuan ateratzea lortu zuen olaztiarrak, saio lehiatuan. Lehendabiziko mangan ez zuen irteera ona egin eta hirugarren postuan despeditu zuen saioa Urrak. Aldiz, bigarren saioan hasiera bikaina egin zuen eta lehen postuan jartzea lortu zuen olaztiarrak, lasterketa lehen postuan despeditu arte. Horrela, bi tandetako puntuak batu eta gero, podiumaren gorenera igo zen Los Arcosen.

Bestalde, Migel Angel Perez olaztiarrak ere Los Arcoseko lasterketan parte hartu zuen. Lehen saioan seigarrena sailkatu zen eta bigarrenean hirugarrena. Hortaz, sailkapen orokorrean laugarren postua lortu zuen Perezek.

Aurki Kataluniako eta Espainiako Txapelketak hasiko dira eta aurten bertan aritzeko aukera izango du Fernando Urrak, Ramos Industrial enpresei eta beste hainbat babesleei esker.