4nek Olaztin

Guaixe 2016ko api. 8a, 13:27

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiako Barandi tabernan.

Juanpa Agirrek (ahotsa), Joseba San Sebastianek (baxua), Imanol Goikoetxeak (gitarra), Xabi Zubeldiak (teklatuak) eta Juanma Urrizak, Bolik, (bateria) osatzen dute 4nek (launek) taldea. Eskarmentu handiko boskoteak pop-rock estiloko doinuak sortu ditu eta azaroaz geroztik jendaurrean aurkezten ari dira kantu horiek.