Javier Goikoetxea eta Carlos Aldecoa 3.ak Nafarroako II rallyan

Guaixe 2016ko api. 13a, 13:22


Aurreko larunbatean ospatu zen Nafarroako Zirkuituko II Rallya, Nafarroako Zirkuitoaren inguruan antolatutakoa. Joan “Nani” Romak eta Alex Harok lortu zuten garaipena, Dakar rallyan bi aldiz irabazitakoak, bigarren Alexander Villanueva eta Oscar Sanchez eta hirugarren Javier Goikoetxea eta Carlos Aldecoa. Rallya azkarra eta polita izan zela adierazi zuen pilotu sakandarrak. Jendetza bildu zen ibilbide guztian zehar eta eguraldiak ere lagundu zuen. Javier eta Carlos Espainiako txapelketarako sailkapenean 2.ak dira.