Liburu egunerako bi deialdi Olatzagutian

Guaixe 2016ko apirilaren 15a

Liburuaren Eguna dela eta Olatzagutian bi ekitaldi antolatu dituzte. Bata irakurle taldeak
antolatu duena da. Alan Bennetten Una lectora común liburua hizpide izanen duen literatur
topaketa da. Gaur, 21:00etan, liburutegian. Bestea, Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa
izanen da. Ibili alai ipuinetan blai kontakizuna ostegunean eskainiko du, 17:00etan,
liburutegian hori ere.